Planaren berriak

Plana egiteko prozesuarekin zerikusia duten mugarri eta ekitaldi nagusien gaineko informazioa aurkituko duzu atal honetan.


  • Onetsi egin da Arabako hiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2017-2030 plana

    2018/11/21

    Arabako Batzar Nagusien azaroaren 21eko 20/2018 Foru Arauak onetsi egin du Arabako hiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2017-2030 plana.

    ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Eskuragarri hemen:

    http://www.pru2030araba.eus/dokumentuak/planaren-bertsioak/

  • Foru Arau Proiektua onartzea

    2018/08/03
    2018ko abuztuaren 3ko Foru Gobernu Kontseiluak onartu egin du honako Foru Arau Proiektu hau: “Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana, 2017-2030”. Halaber, onartu egin du plana Batzar Nagusiei helaraztea izapidetzeko.

    Hiru dokumentu hauek osatzen dute:

    1. dokumentua PLANA
    2. dokumentua PARTE-HARTZEA
    3. dokumentua INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOA

    Eskuragarri hemen:

    http://www.pru2030araba.eus/dokumentuak/planaren-bertsioak/

  • Ingurumen Adierazpen Estrategikoa

    2018/07/09
    Ingurumen prozeduraren esparruan, 2018ko uztailaren 9ko 201 Foru Aginduaren bidez, “Arabako hiri hondakinen prebentzio eta kudeaketa (2017-2030) planaren” gaineko ingurumen adierazpen estrategikoa eman da, eta haren determinazioak planaren agirian sartu beharrekoak dira orain, hondakin plan horren izapidetzean zehar hauteman diren ingurumen alderdi guztiak txertatzearren.

    Eskuragarri 2018/07/27eko 86. zenbakiko ALHAOn

  • Planaren Proiektua eta horren Ingurumen Azterketa Estrategikoa argitaratzea – JENDAURREKO INFORMAZIOA

    2018-03-12
    Dagoeneko eskura duzue web orrialdean “Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana, 2017-2023” eta horri dagokion Ingurumen Azterketa Estrategikoa.
    Interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), 45 egun balioduneko epean, dagokion iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera (2018-03-21), eta Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.

  • Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa. Agiri garrantzitsua

    2018-02-09
    Hondakin plana ingurumenaren aldetik izapidetzeari dagokionez, joan den abenduaren 14an aldez aurreko kontsulten aldia hasi zen, eta 15 ekarpen jaso dira. Gaur, otsailak 9, bukatu da fase hori, AGIRI GARRANTZITSUA amaitu ondoren. Haren edukia kontuan hartu behar da idazteko otsailaren bukaerarako bukatuta egongo dela aurreikusi den ingurumen azterlan estrategikoa.

  • Planaren bigarren zirriborroa argitaratu da

    2017-12-05
    Abenduaren 5ean argitaratu da Arabako hiri hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako 2017-2030 planaren bigarren zirriborroa, webgune honetako (www.pru2030araba.eus) Dokumentuak atalean, planaren ingurumen izapideari hasiera ematen dion dokumentazioaren zati dena.

    Bigarren zirriborroa idatzi da 2017ko uztaila eta urria bitartean zenbait arlotatik jasotako ekarpenetan oinarrituta. “Planaren lehen zirriborroari egindako ekarpenak” agirian jasotzen dira horiek eta aipatutako web orriko Dokumentuak atalean ere dago eskuragarri.

    Planaren ingurumen izapidetzeak barne hartzen du jendaurrean jarri beharreko epea, 2018an egingo dena.

    Irudia: HHP2030Araba planaren bigarren zirriborroaren lehen orrialdea © AFA

  • Arabako Batzar Nagusiak

    2017-09-28
    Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu Josean Galerak, teknikariak lagun, Arabako Hiri Hondakinen 2017-2030 Prebentzio eta Kudeaketa Planaren lehen zirriborroa aurkeztu du. Plan horrek hondakinen kudeaketarako politika publikoa antolatuko du datozen hamahiru urteetarako.

    Irudia: aurkezpen ekitaldia Batzar Nagusietan © AFA

  • Kuadrillen 9. mahai teknikoa

    2017-09-13tik 19ra
    Planaren 9. mahai teknikoa bildu da, egun erdiko bi saio izan ditu, eta Arabako Foru Aldundiaren talde teknikoaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako kuadrillen ordezkariek hartu dute parte. Bileran, kuadrillek planaren lehen zirriborroan proposatutako 80 ekintzak eztabaidatu dituzte eta haiei ekarpenak egin dizkiete.

    Irudia: Kuadrillen mahai teknikoa © AFA

  • Planaren lehen zirriborroa argitaratu da

    2017-07-28
    Uztailaren 28an argitaratu da Arabako hiri hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako 2017-2030 planaren lehen zirriborroa, webgune honetako (www.pru2030araba.eus) Dokumentuak atalean.
    Agiri hori ikusteko moduan egongo da abuztuan eta irailean. Herritarrek eta alderdi interesdunek zirriborro horri ekarpenik egin nahi izanez gero, webguneko “Egiguzu ekarpena” atalaren bidez egin dezakete, irailaren 30era arte. Eskerrik asko plana hobetzen laguntzeagatik!

    Irudia: HHP2030Araba planaren lehen zirriborroaren lehen orrialdea © AFA