Parte hartu

Gogoan izan, hauxe da HHPa2030araba prestatzeko lanetan herritarrek parte har dezaten berariaz sortu den webgunea. Ondorioz, ikusten ari zaren orri hau da, zalantzarik gabe, webgunearen atalik garrantzitsuena, bai eta webgunearen izateko arrazoia ere.
Herritar partikular bat bazara eta Arabako udalerri batean bizi bazara, atal honen bitartez HHPa2030araba prestatzeko lanetan parte hartzeko bi modu eskaintzen dizkizugu:
(1) giltzarri diren galderen sorta labur bati erantzunez, edota
(2) Planerako zure ideiak eta proposamenak gure web postontzira bidaliz.
Erabil ezazu aukeretako bat (edo biak) zure lehentasunen arabera.

Aldian behin zure ekarpenen emaitzak biltzen eta argitaratzen ditugu webgune honetako “Dokumentuak” atalean.
Herritarrek partikular moduan parte hartzea, ordea, Plana prestatzeko prozesuan parte hartzeko erabiltzen den eskema orokorraren zati bat baino ez da. Beste mekanismo batzuk eta beste bide paralelo batzuk ere antolatu ditugu, kolektiboek eta erakundeek parte hartzeko eta haiei kontsultak egiteko (horrelakoei “alderdi interesdunak” deitzen diegu). Kolektibo eta erakundeentzat berariaz antolatu diren parte hartzeko beste modu horiei buruzko argibide gehiago jaso nahi badituzu, “Parte hartzeko plana” eta “Parte hartzeko egutegia” atalak kontsulta ditzakezu, orri honen beronen barruan.