Aurretiaz parte hartzeko plana

Indarra duen legeriak Plana izapidetzen hasitakoan bakarrik behartzen du parte hartzeko prozesua egitera, eta horretarako beharrezkoa da Planaren lehenengo zirriborroa edukitzea. Hala eta guztiz ere, guk erabaki dugu Planaren lehenengo zirriborro hori ere parte hartzearen bitartez prestatzea. Arrazoi hori dela eta, aurretiaz parte hartzeko prozesu bat bultzatu dugu (borondatezkoa), parte hartze arautuaren prozesuari hasiera eman baino lehen (azken prozesu hori nahitaezkoa da).

Bi agente talde handi dira aurretiazko parte hartze horren xede: alde batetik, herritarrak (hau da, Arabako Lurralde Historikoan bizi diren herritar guztiak), eta, beste aldetik, alderdi interesdunak (hau da, gizabanakoek osatutako taldeak edo kolektiboak, interes eta eginkizun komunak dituztenak eta euren burua antolatzen dutenak Araban kokatutako erakunde motaren baten bitartez).

Herritar partikularrak, gai jakin bati buruzko beren ideiak eta iritziak azalduz parte hartzen ari direnean, beren burua ordezkatzen ari dira. Baina alderdi interesdunen modalitatean parte hartzen duten pertsonek, aldiz, bakoitza zein kolektibotan dagoen sartuta, kolektibo hori ordezkatzen ari da.

Aipatutako bi agente mota handi horietako bakoitzak parte har dezan antolatu diren bideak eta moduak desberdinak dira, beheko eskema honetan ageri den bezala.

Azken batean, herritarrek parte har dezakete, gehienbat, webgune honen bitartez (eta Gasteizko Udalaren webgunearen bitartez, hala nahi badute eta udalerri horretan bizi baldin badira), eta kolektiboek eta erakundeek, berriz, hainbat bidetatik parte hartzen dute; bide horiek Plana prestatzeko faseetan zehar programatu dira. Baditugu horien hainbat adibide, hala nola diagnostikorako lantegi monografikoak, lantalde monografikoak, galdera sorta pertsonalizatuak, elkarrizketa pertsonalizatuak, eta, azkenik, Planaren lehenengo zirriborroa eztabaidatzeko foro bat, izapideak hasi aurrekoa.

Aurretiaz parte hartzeko programatu diren ekitaldietarako deialdia egin zaien alderdi interesdunen identifikazioa 2017ko urtarrilean zehar egin da. Egin ere honako lantalde honek egin du identifikazio hori: Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako lantaldeak.